XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mostrar zehaztu behar denean laukitxoa hutsik utziko da, ez pantailaratzeko adieraziz.

Azkenik, Presentación Hoja de Datos aukera sakatuz, kontsultaren emaitza ikusiko da.

Kontsulta bat egiten den bakoitzean ez dago urrats hauek guztiak eman beharrik. Posible da kontsulta bat (askotan erabiliko dela susmatzen bada) beste batean erabiltzeko aukeraketa soil batekin gordetzea.

Horretarako Archivo / Guardar consulta como... aukera hartuz, elkarrizketa-koadro bat agertuko da, izena ipintzeko.

Gorde ondoren, datu-basearen leiho nagusitik aukera daiteke, Consultas objektu-mota aukeratzerakoan.

Hona hemen nola agertuko den:

17. ariketa

LIBURUTE.MDB datu-basea erabiliz, sortu kontsulta bat Donostiako argitaletxeak argitaletxearen izena eta helbidea agertzen delarik.

4.3. KONTSULTETAN ERABILTZEN DIREN ESPRESIOAK

Baldintzak ipintzeko zenbait espresio erabili behar izaten da, horiek zehazteko eta datu-baseak uler dezan.

Konparatzeko eragile hauek erabiltzen dira: